XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gure Yauna emon egiola eskatu eutsan umeak bein da barriro be ilgo zala-ta; baña ez eutsoen emon.

Gabeko amarrak eta erdietan il zan.

Aurora Gomez gaixozaia bakarrik egoan beragaz.

Gaba zan... gau illuna... bere gogoak egundo illunik izango ez daun etxera igon ebanean.

Beingo baten zabaldu zan uri osoan bere eriotzaren barria.

Zuri-zuri yantzita illoe zuri baten sartu eben bere gorpua Aingeruen eleizara eroanik.

Ainbat yoan ziran gorpuaren aurrean auzpeztutera.

Mun-egitsoen danak eskuetan, arpegian, santatxu bateri lez.

23'n egun osoan eleizan egon zan.

Askok ikusi eben eta usain gozoa yaurtiten ebala iñoen danak.

24'n Rossio geltoki-estaziñora eroan eben eta burnizko kutxa baten Ourem errira trenez Chas da Macas-zear.

Bitartean Batzar garrantzitsu bat egiten zan Lisboan Dn. Antonio Mendes Belo Kardenala buru zala.

Lisboa osagillearen eskutidatz bat irakurri eben.

Ezin yoan zeitekeala iñoan Fatimako agerkundeetako ume baten arazu batek lotuta.

Kardenalak eta batzarreko guztiak irri-zantzo zoro bat yaurti eben.

Ouremen Baron de Albaiazere sendiaren illobian lurperatu eben Jazintaren gorpua.